Patxo Telleria
(currim-lingus)

Euskal aktoreen eredugarri, EGBko lehenengo mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako antzezlanean. EGBko bigarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko hirugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko laugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko bostgarren mailan ez zen arbolik egon kurtso bukaerako ikusizunean, eta horrela bukatu zituen bere ikasketak.


Atzera pausu hau kolpe latza izan zen, baina handik urte batzuetara Madrilen profesional gisa debutatu zuen "Eloisa está debajo de un almendro" antzezlanean, almendrondoren paperean. Geroko lanak dira: "El Jardín de los Cerezos", "Gernikako Arbola" "Alamo-ko bataila", "Urkatuaren arbola"…

Bere antzezpenei esker, 1991.ean, Adolfo Marsillach-ek dirusari bat eskeini zuen hil ala bizirik harrapatuko zuenari. Geroztik Bilboko parkean bizi da, "magnolioz" kamuflaturik.

 

 

Mikel Martinez
(perfil-a)

Aktore enblematiko honek, antzerkigintzan hasi baino lehen, modelo lana egin zuen Picasso-rentzat. Honela eman zitzaion hasiera kubismo-ari.

1982.ean Pinocho-ren papera egin zuen Maria Gerrero antzokian, Gepetoren atsekaberako. 1983.ean Cirano de Bergerac antzeztu zuen Amparo Rivellesekin, eta Amparo Rivelles bizirik irten zen hortik. 1985.tik 1989.ra Teatro Realean egon zen, arropazaindegian, sudur makoan abriguak eskegiten, erabateko arrakastarekin, hala kritika nola publikoarena.

1992.-ean Egiptoko gobernuak "Esfinge"-aren sudurra lapurtu izana leporatu zion. "Karbono 14" frogak bere errugabetasuna erakutsi zuen.

Artistikoki telebistan jo zuen gailurra "Kleenex"-en anuntzio ospetsuarekin.


Kritikoen iritziz, bere itzelezko pituitaria ez da sekula izan arazo bat antzezteko orduan. Arazoa bere talentorik eza da.