"EZ DOK HIRU" Bikoteatroa-k
aurkezten du:

EUSKARA SENCILLOAREN MANIFIESTOA

   

(Epa:)
Jaun andere txit agurgarriak:

Mundu honetan ezer ez da perfektoa, euskera ere ez (barka (digula) diezagula Bernat Etxeparek). Ilargiak bere alde iluna duen bezala, euskaldunizazioak "kalte kolateralak" dakartza.
Gutun hau izenpetzen dugun(ak)ok, munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktima gara. Orain dela berrogei urte hasi ginen ikasten, eta oraindik "ari gara". Hainbeste denbora daramagu ikasten non jada ez dakigulan besterik egiten. Engantxaturik gaude, euskaltegi-adiktoak gara, euskara-dependienteak, baldintzomano eta subjuntibopatak.  


Badakigu (bi edo hiru) bizpairu urtetan erabat euskalduntzeko gauza diren ikasle listoak daudela, baina zer egingo diogu, jaungoikoak edo dena delakoak fosforoa banatu zuenean, gutaz ahaztu zen. Sex appeal-a banatu zuenean ere bai, baina hori beste historio bat da.

Kontua da ez garela oraindik "euskaldun peto" izatera iritsi, eta daramagun martxarekin, nekez iritsiko gara. Gure kalkuloen arabera, ehun eta berrogei urte beharko genituzke Eguskitzek bezala hitz egitera iristeko; beraz, bi aukera besterik ez (ditugu) dugu: reenkarnazioa edo klonazioa.

Zoritxarrez ez dugu budismoan konfiantza haundirik, eta are gutxiago zientzian. Eta zera pentsatu dugu, geure burua aldatu ezin dugunez, zergatik ez dugu euskera aldatzen?

Esan eta egin, "Euskaltzaindi Berria" sortu dugu, eta hona gure lehen fruitua: "Euskera sencilloaren manifiestoa." Z(S)inez eskertuko genizueke zuen aretoan gure manifiestoa aurkeztu ahal izatea.

(Eskerrik asko, eta agur)
Aldez aurretik zuen arretagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztete,
Patxo Telleria eta Mikel Martinez,
Euskaltzaindi Berriko Batzordekideek.

Post data: Gure gramatika eta ortografia arauak oraindik indarrean ez daudenez, euskera "estandarra" erabili behar izan dugu. Lehengusu euskaldunzahar batek zuzendu digu testua. Okerren bat egonez gero, berari bota errua.

Banaketa:
Julio Perugorria
Tlfnoa:  946816743 / 696461926
email