LEZIO BERRI BAT
OSTRUKARI BURUZ

bernardo atxaga
 

Testua:
Poema multiplea ostruka batekin

Bernardo Atxagaren testu hau narrazio poetikoa da. Estiloan, aukeraturiko gaietan, eta gai batetik bestera pasatzeko erritmoan, poesiaren musikalitatea ageri da.

Atxagak engainua erabiltzen du narrazio honetan, engainu literarioa. Ostrukaren mundu bitxian murgiltzen gaitu, ibilbide zoologiko-literario bat markatzen digu, aipamen akademikoz, poema txundigarriz nahiz xelebrekeriaz josia. Tranpa bat, amarru poetiko bat. Hammelingo txirulariren rola hartzen du Atxagak, gu berak nahi duen tokira itsuan joan eta amua kolkoraino irentsi dezagun.

Obabako txirulariak, ordea, ez du musika baliatzen bere asmorako, hitzak baizik. Bereak edota beste egileei ohostutakoak (Plinio, Bestiario Catalá, Fournivalen Bestiarioa, Pierre de Beauvais-en bestiarioa, Lizardi, Sir Lawrence, Chesterton, Panero...).

Eta ostrukari buruz jakin behar den eta behar ez den guztia dakigula uste dugunean, barruak astintzen dituen amaiera ezustekoa eta dramatikoa jaurtitzen digu egileak gupidagabe.

argazki handia (390 k)

kartela


Bideoa

Egilea: Bernardo Atxaga

Aktoreak: Mikel Martinez
Patxo Telleria

Eskenaratzea eta zuzendaritza:
"Ez Dok Hiru" Bikoteatroa

Ikus-entzunekoa:
Logela Multimedia

Argiztapena: Jon Mesperuza

Jantziak: Nati Ortiz de Zarate

Produkzioa:
"Ez Dok Hiru" Bikoteatroa

Banaketa:
Teatrorat 690.630.748 (Maite)

Eskenaratzea: Aktore multiformeak lienzo magiko batekin

"LEZIO BERRI BAT OSTRUKARI BURUZ" narrazioa ikuskizun bihurtzea bururatu zitzaigun, eta hitzari soinua eta irudia erantsi genizkion. Batzuetan narrazioa azpimarratzeko; bestetan ikuspuntu ironikoa gehitzeko... eta inoiz ere hitzen izkutuko aldea erakusteko, gure subkonszienteak edo metakonszienteak sortutako metafora bisualak sortuz. Berbaren poesiarako balio duen des-tokitze eta des-errotzea, irudien poesiarako ere balio duelako.

Izan ere, "LEZIO BERRI BAT OSTRUKARI BURUZ" narrazio poetikoa da, eta poesi-lurrinez busti zaigu jokoa: antzezpena, audidobisualak, eskenografia, jantziak, argia... dena kutsatu zaigu testuak azaleratzen duen poetikotasun xumeaz.

 

Ez dugu guk testua eskenaratu, narrazioak berak eroan gaitu noraezean, bridarik eta estriborik gabe, berak nahi zuen tokira.
Eta gustora egin dugu bidaia.


"Ez Dok Hiru" Bikoteatro