Café Bar Bilbao

Kafetegi zaharra (1911).
1992an berriztua.

info@bilbao-cafebar.com



Kokapena Kamarero, zer dago? Bilbao Estekak
 

jateko | pintxoak

Historia | Helbideak | Irudiak

 

BILBOKO HISTORIA (1/5)

Bilbao s. XVBilbo, hiri gisa, 1300eko ekainaren 15ean sortu zen, D. Diego López de Harokoak Hiri-Gutuna eman zionean.

Bilbo, beste hiri asko bezala, ibai baten ondoan sortua da. Lehenengo biztanleek bertatik hartzen zuten ura edateko eta ureztatzeko, eta arrainak ere bertan harrapatzen zituzten. Euren Nerbioi ibaiak ematen zien, bada, jan-edana. Honetaz gain, denbora igaro ahala, itsasadarra kanpoaldearekiko komunikabiderik onena izatera heldu zen.

Hasieran bi hirigune zeuden, izaera ezberdineko herriak: batetik, ezkerraldea edo Bilbo Zaharra, alde honetako jendeak meatzaritzan eta burdinoletan ziharduen; bestetik, portuko merkataritzan aritzen zen eskuinaldea edo Zazpi Kaleak . Alde bi hauek San Antongo zubiak lotu zituen eta hantxe bertan egon zen portua, itsasmarea haraino heltzen zen eta.

 

Kokapena Kamarero, zer dago? Bilbao Estekak
 

jateko | pintxoak

Historia | Helbideak | Irudiak

 

Café Bar Bilbao

Kafetegi zaharra (1911).
1992an berriztua.

info@bilbao-cafebar.com