|
BILBOKO
HISTORIA (2/5)
Hiria
sortu baino lehenagoko iraganari buruz oso gutxi dakigu. Historialari
batzuek Flaviobriga erromatarra zelako ustea zabaldu dute, baina hau ezin
da egiaztatu txanpon erromatarrak aurkitu badira ere. Frogatuta dago,
antza denez, bilbotarrak normandiarrekin elkar-loturik zeudela, XI. mendean
ardatz atlantiarreko benetako jabeak zirenekin alegia. Beharbada eurak
izan ziren itsastatzen eta salerosten irakatsi zigutenak.
XII. eta
XIII. mendeetan, Bilbo eta Bermeo ziren merkataritza-portu
nagusiak, bien arteko lehia honek mendeetan iraun zuelarik. Hiria sortu
aurretik, Bilbok aurrerabide ekonomiko garrantzitsua lortu zuen, Gaztelako
produktuen irteera-portua izatean oinarrituta; produktu hauek Iparraldeko
itsasoetarantz bidaliz eta alderantziz. Bidegurutzea izatea ezinbestekoa
gertatu zen Bilboko hiria sortzeko, bere agintaria eta forua (Logroñokoa),
udalerri-muga zehatza eta hiri honetara bizitzera zetozenentzako abantail
ugari zituen hiria sortzeko. Bilbok, berak bakarrik, zeukan itsasketa
eta merkataritzaren kontrola itsasadarrari dagokionez. Sistema honen inguruan,
erakunde eta ekintza asko eratu ziren; hauek, Bilbo inguratzen duten eta
sabela burdinez beterik zuten mendietako lehengaiez baliatuko ziren. Burdina
landu zuten -Shakespearek eta Tirso de Molinak, besteak beste, esan zuten
legez- eta harizti, pagadi eta gaztainadietatik ateratako zuraz betidanik
egin zituzten ontziak, itsasotik itsasora ibili baitziren salerosteko
produktu berrien eta bezeroen bila.
 |
 |
|