Café Bar Bilbao

Kafetegi zaharra (1911).
1992an berriztua.

info@bilbao-cafebar.com



Kokapena Kamarero, zer dago? Bilbao Estekak
 

jateko | pintxoak

Historia | Helbideak | Irudiak

 

BILBOKO HISTORIA (3/5)

s. XVII mendea.Hiru mendetan zehar bilbotarren bizitza arautzeko bi erakunde egon ziren: Udala eta Kontsuletxea (1511-1829), azken honek lehorreko eta itsasoko bizimoduari buruzko arauak, merkataritzarekin loturik zeudenak, ezartzeko ardura eduki zuen. Itsasoetan eta merkataritzan ziharduten garraiolarien unibertsitatea ere izan zen. Hain indar handia lortu zuen, ezen XVII. mendean bilbotarrek euren kontratazio-etxea baitzeukaten Brujasen (Belgikan), negozioak burutzeko. Bilboko Kontsuletxea XIX. mendean desagertu zen, Estatu osorako merkataritza kodea zabaltzean. Erakunde bi hauetako harremana hain handia izan zen, ezen San Antongo elizaren ondoan zegoen eta gaur egun ez dagoen etxe bat biek erabiltzen baitzuten.

Bilbo Santiago-bidean sartu izanak hiriari lagundu zion joera kultural eta artistiko ugariak ezagutzen, eta nolabaiteko hurbilketa gertatu zen, hiri honen izaera eratzeko funtsezkoa izan zena. Bidaiari hauek, kostaldeko bidetik erromes joan zirenak, aldi berean diru-iturri berria izan ziren.

Bilboren historia Aro Modernoan merkataritzarena da. Europako iparraldeko atlantiar gune eta Gaztelako erreinuaren barrualdearen arteko lokarri, Sevilla eta Amerikaren artekoarekin batera garrantzitsua izanik.


Kokapena Kamarero, zer dago? Bilbao Estekak
 

jateko | pintxoak

Historia | Helbideak | Irudiak

 

Café Bar Bilbao

Kafetegi zaharra (1911).
1992an berriztua.

info@bilbao-cafebar.com